San Donato eta San Lorentzo festetarako kamisetak egingo dituzte

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 13a, 14:30

Haur, gazte eta helduentzako elastikoak prestatu ditu Jai Batzordeak.

5 euroren truke salduko dituzte, eta eskaera aldez aurretik egin beharko da. Bi hitzordu zehaztu dituzte kamiseta probatu eta neurria aukeratzeko: uztailak 15 eta 18, Aiako igerilekuan, 19:00etatik 20:30ak arte. Ordainketa unean bertan egin beharko da.

Gazte eguneko paella txapelketan parte hartuko dutenekez dute aurrez eskatu beharko. Bestalde, diseinuak "aldaketaren bat" izan dezakeela aurreratu du Jai Batzordeak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!