Aian jokatuko dute Euskadiko Sega Txapelketako finala

Mireia Galarza Bastida 2022ko uzt. 15a, 16:30

Mikel Lizartza tolosarrak, Iban Pardo zestoarrak, Julen Gabirondo urnietarrak eta Jon Otegi oiartzuarrak neurtuko dituzte indarrak Andatza auzoko belardietan, igandean, 12:00etan hasita. Ordubetean belar gehiena biltzen duenak irabaziko du lehia. 

Atzo aurkeztu zuten Aian Euskadiko Sega Txapelketako finala. Mikel Lizartza tolosarrak, Iban Pardo zestoarrak, Julen Gabirondo urnietarrak eta Jon Otegi oiartzuarrak neurtuko dituzte indarrak Andatza auzoko belardietan, igandean, 12:00etan hasita. Ordubetean belar gehiena biltzen duenak irabaziko du lehia. 

Nekane Arrizabalaga Aiako alkatearen hitzetan "eskertzekoa" da horrelako final bat Aian jokatzea, eta horregatik herritarrak animatu nahi izan ditu igandeko hitzordura. "Lan polita izango da igandekoa, eta ikuskizuna ere ziurtatuta dago", gaineratu zuen Arrizabalagak. 

Igor Duñabeitia Euskadiko Herri Kirol Federazioko presidenteak azaldu zuenez, ez da "erraza" izaten Euskadiko Sega Txapelketako finaleko zelaia aukeratzea, "bere berezitasunak" behar dituelako, eta Aiako lurrek betetzen dituzte baldintza horiek. Gaineratu zuenez, kirolariak ere "sasoi betean" iritsi dira finalera, "lan asko egin ondoren". Sarrerak Andatzan bertan egongo dira salgai, lehia hasi aurretik. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!