San Donato eta San Lorentzo jaiak

Aiako festetarako eraso matxisten aurkako protokoloa prestatu dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abu. 4a, 12:31
Aiako festak 2019an. Argazkia: Aiako Jai batzordea

"Ez da indarkeria matxistarik onartuko", jakinarazi dute Aiako festa batzordeko kideek. Txosnako arduradunengana jotzeko eskatu dute, erasoak jasan, ikusi edo horien berri izatekotan. Ziztada kasuen aurrean, ingurukoei berehala jakinarazteko deia zabaldu dute.

Aurten lehen aldiz eraso matxisten aurkako protokoloa ere izango da Aiako Jaietan. Festa batzordeko kideek jakinarazi dute, "Aian ez dela indarkeria matxistarik onartuko". Horregatik, norbaitek eraso matxistaren bat jasan, ikusi edo horren berri izaten badu, txosnan lanean ari direnei esan behar diela azaldu dute, hauek arduradunei abisatu eta protokoloa martxan jartzeko.

Horrez gain, azken aldian gertatu diren ziztada kasuen aurrean zer egin ere zehaztu du Aiako Festa Batzordeak sare sozialen bidez. "Norbaitek ziztada sentitzen badu, ez du bere burua zalantzan jarri behar, ingurukoei jakinarazi behar die eta ez zaio bakarrik utzi behar", adierazi dute. Ziztada sentitu bezain azkar, gainera, 112ra deitzea eta hospitalera joatea garrantzitsua dela azpimarratu dute, "komeni delako analisiak ahal den bezain azkar egitea". Egoera horren aurrean, txosnan abisatzeko ere eskatu dute, protokoloa abiatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!