'Galdutako erlearen bila' jolasa egingo dute Iturraranen hilaren 19an eta 26an

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 16a, 11:21

Ekosistementzat horren garrantzitsuak diren erleak gehiago ezagutzeko aukera emango du jolasak. Gainera, amaieran, erlauntza bat aurrez aurre ikusteko aukera izango dute parte hartzaileek. 

Erleen mundua ezagutzeko aukera izango da Iturraran Parketxean abuztuaren 19an eta 26an, jolas baten bidez. Orientazio jolasa da Galdutako erlearen bila, eta mapa baten laguntzaz, lorategi botanikoan barrena erleen inguruan ikasteko baliatu daiteke, talde txikitan. 

Gainera, amaieran, erletegi batera joan eta erlauntza bat irekiko dute, intsektu horiek abarasketan egiten duten lana ikusi eta ezagutzeko. Antolatzaileek azaldu dute erleak "behar beharrezkoak" direla ekosistemetan, eta haien inguruan ikastea da jolas honen helburua, "ezagutzen den heinean zaintzen dugulako gure ingurua". Parte hartzen duten denek oparitxo bat eramango dutela ere gaineratu dute. 

Informazio gehiagorako eta izena emateko, 943-83 53 89 telefono zenbakira deitu daiteke, edota iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!