Gaur jarriko dituzte salgai urtea bukatu arteko kultur bonuak

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 14a, 10:59

Aiako probalekuan hiru kultur emanaldi izango dira urtea bukatu artean, eta hainbat eratako kultur bonuak jarriko dituzte eskuragai, gaur, 16:30ean, Aiako Kultur Etxean.

Urtea bukatu artean hiru kultur emanaldi izango dira Aiako probalekuan: irailaren 24an, Konpromisoa antzezlana; azaroaren 19an, Esti Markezen kontzertua; eta abenduaren 17an, Belakoren kontzertua. Emanaldi horietarako kultur bonuak gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai. Hain zuzen ere, 16:30etik aurrera eskuragai egongo dira Aiako Kultur Etxean.

Hainbat eratako bonuak jarriko dituzte aukeran:

  • Hiru emanaldietara sartzekoak 23 euro balioko ditu.
  • Konpromisoa antzezlanera eta Esti Markezen kontzertura sartzekoak 14,50 euro balioko ditu.
  • Konpromisoa antzezlanera eta Belakoren kontzertura sartzekoak 18,50 euro balioko ditu.
  • Esti Markezen eta Belakoren kontzertuetara sartzekoak 20 euro balioko ditu.