Gaur amaituko da Urdanetako gaztetxoen esku pilota txapelketan izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta 2022ko ira. 23a, 16:05
Urdanetako pilotalekua.

Bikotekako txapelketa izango da, 6 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoentzat, eta bikotekideetako batek behintzat aiarra izan beharko du. Partidak urriko larunbat eta igande arratsaldeetan izango dira, eta finalak, San Martin jaietan.

Haur eta gaztetxoentzat binakako esku pilota txapelketa antolatu dute Aiako Urdaneta auzoan. 6 eta 16 urte arteko herritarrek parte hartu ahal izango dute, eta baldintza bakarra egongo da: gutxienez bikotekideetako bat aiarra izatea.

Izena emateko azken eguna da gaurkoa, eta animatzen direnek mezua idatzi beharko dute urdanetaauzoa@gmail.com helbidera. Parte hartuko dutenen izen-abizenak eta harremanetarako helbide elektroniko bat eta telefono zenbaki bat adierazi beharko dira mezu horretan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izena ematen dutenen adinaren arabera antolatuko dituzte taldeak.

Txapelketaren egutegia, berriz, zehaztuta dago: partidak urriko larunbat eta igande arratsaldeetan izango dira eta finalak, berriz, San Martin jaietan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!