Aian herri kirol jaialdia antolatu dute iganderako

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 6a, 14:43

Gipuzkoako txapelketak jokatuko dituzte hiru modalitatetan: gizonek lokotx biltzen, emakumeek harri txikiak jasotzen eta emakumeek aizkoran. Jaialdia 12:00etan hasiko da eta probalekuan izango da.

Herri kirol jaialdia antolatu dute iganderako Aian. Gipuzkoako txapelketak jokatuko dituzte hiru modalitatetan: gizonek lokotx biltzen, emakumeek harri txikiak jasotzen eta emakumeek aizkoran.

Lokotx biltzen ariko direnak ondorengo kirolariak izango dira: Iraitz Ferreira, Gotzon Iruretagoiena, Jon Larrañaga, Uxer Mozo eta Mikel Osoro. Bete beharreko lana, 50 lokotx biltzea.

Harri txikietan, sei emakume lehiatuko dira: Lur errekondo, Lierni Osa, Ane Zinkunegi, Ainitze Zumeta eta Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez oriotarrak. Hasiera batean, zazpi harri-jasotzailek eman zuten izena txapelketan, baina, azkenean, Naiara Zumetak ez du parte hartuko. Harri-jasotzaileek hiru harri altxatu beharko dituzte, hiru minutuko txandetan: 62,5 kiloko zilindro zaharra, 62,5 kiloko kubikoa eta 62,5 kiloko bola.

Aizkoran, berriz, Nerea Arrutik, Irati Astondoa eta Laiene Pikabea ariko dira. 36 ontzako bi enbor eta 45 ontzako beste bi ebaki beharko ditu bakoitzak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!