Arraza anitzeko ganaduen XIX. enkantea egingo dute urriaren 23an

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 11a, 12:11

Aiako Ibarrola Goikoa baserriko Testaje Zentroan izango da enkantea. Jardunaldiari 11:45ean emango diote hasiera, aurkezpenarekin, eta 12:00etan enkanteari ekingo diote.

Aiako Ibarrola Goikoa baserriko Testaje Zentroan arraza anitzeko ganaduen hemeretzigarren enkantea egingo dute urriaren 23an, igandez. Haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dituzte enkante horretan: limusin, pirenaika eta blonda. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere limusin arraza enkanteratuko dute.

Jardunaldiari 11:45ean emango diote hasiera, aurkezpenarekin, eta 12:00etan enkanteari ekingo diote.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50 euroko gehigarria aplikatuko diote administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa eta abar).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!