Azaroaren 1ean bueltan izango da Aristerrazuko erromeria denboraldia

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko urr. 14a, 09:21
Aristerrazuko erromerian, Izer eta Alabier. (Utzitakoa)

Izer eta Alabier eta Elizagoien Ahizpak igoko dira Aristerrazuko oholtzara, denboraldi berriari hasiera emateko.

Ohitura zaharrari eustea lortu dute, eta azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean, emango diote hasiera Aristerrazuko erromeria denboraldiari. Sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, elkarte berria sortu da ekimena bizi-bizirik mantentzeko. Aitortu dute, "lan ordu askoren emaitza izan dela, baina elkarte berria martxan da eta Juan Mari berriz ere edariak zerbitzatzeko prestu. Hauxe zen benetan desio genuena. Gure plaza kuttuna berriz ere trikiti doinu eta dantzariz jantzita ikustea", azaldu dute. Hala, udazkenetik udaberrira, berriz ere erromeria izango da Andatza auzoko, Aristerrazu plazan, igande eta jai egunetan, 18:00etatik 21:00etara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!