Ostegunean 2023ko tasak eta zergak onartuko ditu Aiako Udalbatzak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko urr. 19a, 11:52
Aiako udaletxearen etxaurrea.

Ostegunean, 19:30ean hasiko da ohiko bilkura Aiako udalbatzar aretoan. Guztira, bost gai bozkatuko dituzte, eta eskari eta galderentzat tartea ere irekiko dute.

Ostegunean, ohiko udalbatzarra egingo du Aiako Udalbatzak, 19:30ean hasita. Guztira, bost gai bozkatuko dituzte, tartean 2023ko tasak eta zergak. Horrez gain, eskari eta galderentzat tartea ere irekiko dute.

Hona hemen gai zerrenda:

1.- 2022ko uztailaren 28an egindako batzarraren akta onartzea.

2.- Urola Kostako Udal Elkarteko Estatutuen 18. artikuluaren aldaketa onartzea.

3.- Kreditu aldaketa onartzea.

4.- 2023ko taxi tarifen onarpena.

5.- 2023ko Ordenantza Fiskalen aldaketei hasierako onarpena ematea.

6.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!