Aian ere Gau Beltza ospatuko dute urriaren 31n

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko urr. 25a, 11:22
Gau Beltza. (Maxixatzen)

Bihar, asteazkena, egingo dute herriko haurrak Gau Beltzan murgiltzeko lehen saioa. Izan ere, 17:00etan hasita, Ixabel Agirresaroberen eskutik, Gau Beltza ipuin-kontaketa izango da, 3 urtetik gorako haurrentzat, kultur etxeko ludotekan.

Gau Beltzan murgilduko da urriaren 31n, datorren astelehenean, Aia, eta misterioz betetako arratsaldea antolatu dute egun horretarako. 18:00etan hasiko da jaia, eta ibilbide misteriotsua eta beldurrak erretzeko dantzaldia egingo dituzte. Gainera, jan-edana ere izango da guraso elkartearen eskutik. Arratsaldea sorpresa batekin amaituko dela aurreratu dute antolatzaileek. Eguraldi txarra egiten badu, frontoian egingo dute jaialdia.

Gau Beltza urriaren 31n izango bada ere, biharko antolatu dute Aian Gau Beltzaren inguruko lehen ekimena. Izan ere, 17:00etan hasita, Ixabel Agirresaroberen eskutik, Gau Beltza ipuin-kontaketa izango da 3 urtetik gorako haurrentzat, kultur etxeko ludotekan. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!