2023an igerilekuko tasak igotzea erabaki du Aiako Udalak

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 25a, 15:42

Datorren urterako Ordenantza Fiskalak aho batez onartu ditu udalak. Zerga guztiak izoztuko ditu, eta tasa ia denak ere bai; baina igerilekuari lotutakoak igo egingo ditu. Ondorioz, igerilekuko bonuak hamar euro garestituko dira, eta eguneko sarreragatik lehen baino euro bat gehiago ordaindu beharko dute herritarrek.

Joan den ostegunean ohiko udalbatzarra egin zuen Aiako Udalak eta, besteak beste, datorren urterako Ordenantza Fiskalei hasierako onespena eman zien, aho batez eman ere. Zergak izoztea eta tasen arloan igerilekukoak bakarrik igotzea adostu zuten EAJk eta EH Bilduk udalean dituzten ordezkariek. Horrek esan nahi du, urte berriarekin herritarrek gehiago ordaindu beharko dutela igerilekua erabiltzeko. Hain zuzen ere, hamar euro garestituko dira bonuak, eta euro bat gehiago balioko du eguneko sarrerak. Horrela, 4 eta 17 urte artekoentzako bonuaren prezioa 15 eurotik 25 eurora igoko, eta 18 urtetik gorakoentzako bonuarena, 30 eurotik 40 eurora.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!