Jendetza bildu zen atzo Aristerrazuko erromerian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 2a, 14:42

Hasiera bikaina eman diote Aristerrazuko erromeria denboraldiari. Datozen asteburuetan Urdanetako eta Altzolako festak izango direnez, denboraldiko bigarren erromeria azaroaren 27an izango da.

Bi urtetik gorako etenaldiren ostean, atzo eman zioten hasiera Aristerrazuko erromeria denboraldiari, Aiako Andatza auzoan. Izer eta Alabier eta Elizagoien Ahizpak igo ziren oholtzara, eta jendetza bildu zen hitzorduan. Antolatzaileen esanetan, "denboraldiari hasiera bikaina" eman diote, eta Aristerrazuko plaza "indartsu" dagoela garbi geratu dela uste dute.

Ohiturari jarraituz, azarotik ekaineraren erdialdera, igande eta jaiegunetan izango da erromeria Aristerrazun, Aiako beste auzoetan festak direnean izan ezik. "Lehen ere hala egiten zen, auzoetako erromeriak babesteko helburuarekin; eta aurrerantzean ere hala jarraituko dugu", azaldu du Ibon Errazu Andatza erromeria elkarteko idazkariak. Horrela, denboraldiko bigarren erromeria azaroaren 27an izango da, tartean Urdanetako eta Altzolako festak direlako.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!