Aia herrigunean ez ezik, Urdanetan ere ospatu zuten Gau Beltza, pasa den astelehenean. Auzo elkarteak antolatu zuten ekimena, eta auzotarrek ederki pasa zuten hitzorduan. Arratsaldean, 17:00ak aldean, elkartu ziren frontoian eta gaztaina-jana egin zuten, musikaz girotuta, eta auzoko produktuen zozketa egin zuten, gainera. Iluntzean, 19:00etan, haurrei zuzendutako Munstro Etxea ireki zuten auzoko eskola etxean, eta eguna ondo bukatzeko, guztiek elkarrekin afaria egin zuten Izarra jatetxean.
(Argazkiak: Urdanetako Auzo Elkarteko kide Edurne Albizu Lizaso)
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!