Abenduaren 28rako Inuzente Afaria antolatu dute Aian

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 9a, 11:00
Azpeitiko Skapaie elektrotxarangaren saioarekin hasiko dute festa.

Afarirako txartelak dagoeneko salgai daude Iturriozena tabernan, 25 euroren truke. Abenduaren 18a izango da izena emateko azken eguna.

Abenduaren 28rako Inuzente Afaria antolatu du Aiako Gazte Asanbladak. Egitarauari Skapaie elektrotxarangaren saioarekin ekingo diote, 19:00etan. Herriko plazatik abiatuta, poteoa egingo dute aurrena. Horren ostean, 21:00etan hasita, afaria egingo dute dema plazan; Euskal Parrilak prestatuko du afaria. Eta afalostean festa luzatzeko aukera izango dute, DJ Ibonen eskutik.

Afariko menua honakoa izango da: entsalada mistoa, fritoak, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskia parrilan, torrijak, ogia, kafea eta edariak. Begano, begetariano eta zeliakoentzat aukera egongo dela adierazi dute antolatzaileek, eta eskatu dute izena ematerakoan adierazteko hala direla. Afarirako txartelak dagoeneko salgai daude Iturriozena tabernan, 25 euroren truke. Abenduaren 18a izango da izena emateko azken eguna.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!