Urteko azken erromeria egin dute Aristerrazun

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 19a, 10:00

Patxo Aiorgaren eta Joseba Zabaloren trikiti doinuetara, igande arratsaldea dantzan igaro dute Aristerrazuko plazara bertaratu diren dozenaka herritarrek. Hurrengo erromeria urtarrilaren 6an izango da, Errege egunez.

Oholtza gainean Patxo Aiorga eta Joseba Zabalo soinu eta panderoarekin, eta dozenaka herritar haien doinuetara dantza egiteko gogoz. Bi osagai horiek batuz gero, festa ziurtatuta egoten da, eta atzokoan ere halaxe gertatu zen Aristerrazuko plazan. Hiru orduko saioa eskaini zuten trikitilariek, eta atsedenik hartu gabe, jo eta su aritu ziren han bildutakoak.

Hurrengo erromeria urte berriarekin etorriko dela jakinarazi dute antolatzaileek, urtarrilaren 6an, Errege egunez, hain zuzen.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!