Ostiraleko afari-meriendarako eta bakarrizketa saiorako sarrerak, salgai

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 19a, 11:22
Zuhaitz Gurrutxaga, Azpeitiko Soreasu antzokian. (Alberto Beloki/Kulturaz)

16 urtetik gorako herritarrei zuzendutako ekintza izango da, eta sarrerak dagoeneko eskuragai daude Interneteko Musikaze.com atarian nahiz Aiako Kultur Etxean, hamabi euroren truke.

Gabonetarako prestatu duten egitarauaren barruan, ostiralean, hilak 23, afari-merienda eta bakarrizketa saioa egingo dituzte Aian. Bi jarduerak probalekuan izango dira: aurrena, 19:30ean hasita, afari-merienda; eta gero, 21:00etan hasita, Futbolistok bakarrizketa saioa eskainiko du Zuhaitz Gurrutxaga. 16 urtetik gorako herritarrei zuzendutako ekintza izango da, eta sarrerak dagoeneko eskuragai daude Interneteko Musikaze.com atarian nahiz Aiako Kultur Etxean, hamabi euroren truke. Sarrerarekin, hiru pintxo eta trago bat hartzeko eta bakarrizketa saioa ikusteko aukera izango dute herritarrek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!