Olentzero eta Mari Domingi Aiako umeak bisitatzen izan dira

Aiora LarraƱaga Solaberrieta-Onintza Lete Arrieta 2022ko abe. 23a, 07:40

Ostegun iluntzean, asto eta guzti agertu dira Aian herriko umeen eskutitzak jasotzeko Olentzero eta Mari Domingi, eta herritarrek kantuan hartu dituzte biak. Plazan, Gabonetako zuhaitz handiaren eta gaztain erre usainaren inguruan bildu dira. Ikustekoak izan dira txikienen ilusio aurpegiak.

Beste inon baino lehenago, Aian izan dira bisitan Olentzero eta Mari Domingi, herriko txikienen eskutitzak jasotzen eta haiengan sekulako ilusioa eragiten. Atzo, osteguna, egin zuten agerraldi berezia.

Herriko plazan elkartu ziren haurrak, gurasoak eta herritarrak, eta kantuan aritu ziren elkarrekin, inguruan Gabonetako zuhaitz handi dotorea eta danbolinetako gaztain erre usain ederra lagun zituztela.

Bihar, Gabon gau egunez, Gabon eskean ibiliko dira aiarrak. Goizean baserriz baserri egingo dute saioa, 09:00etan abiatuta. Arratsaldean, berriz, herrian zehar egingo dute bueltatxoa, 17:00etan hasita.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!