Haur eta nerabeen olinpiadak eta txokolatada egingo dituzte bihar Aian

Maria Maya Manterola 2022ko abe. 25a, 17:00

Aian ere egitarau bete-betea prestatu dute egunotarako. Haur eta nerabeen txanda izango da bihar; 16:30ean jarri dute hitzordua Herriko plazan. 

Aspertzeko betarik ez dute izango Aian Gabon bueltan. Izan ere, ekitaldi sorta ederra antolatu dute egunotarako, adin guztietako herritarrentzat. 

Bihar, esaterako, haur eta nerabeentzako olinpiadak antolatu eta txokolatada prestatuko dute. Herriko plazan jarri dute hitzordua, 16:30ean. Ondorengo ekitaldiak ere izango dira datozen egunetan: 

  • Abenduak 28, asteazkena. Skapaie elektrotxaranga, 19:00etan, plazatik abiatuta. Inuzente Afaria, 21:00etan hasita, probalekuan. Ondoren, DJ Ibon. Afarirako txartelak Iturriozena tabernan daude eskuragai, 25 euroren truke. Abenduaren 18a da izena emateko azken eguna. Aiako Gazte Asanbladak antolatu du.
  • Abenduak 30, ostirala. San Silbestre lasterketa, herriko plazatik abiatuta. 16:30ean zabalduko dute izen-ematea eta 17:00etan hasiko da lasterketa.
  • Urtarrilak 3, asteartea. Ekain pailazoaren Aho bete hortz ikuskizuna, 12:00etan, probalekuan. Ondoren, Erregeen postariak gutunak jasoko ditu. Arratsaldean, berriz, Erregeen etorrera, 19:00etan, herriko plazan.
  • Urtarrilak 7, larunbata. II. Pala Txapelketa Mistoaren finalak, 18:00etan, frontoian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!