Trebezia handia erakutsi dute Aiako gaztetxoek

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 27a, 10:15

Haur eta nerabeen olinpiadak izan dituzte Lardizabal kirolgunean eta arratsaldeari amaiera biribila emateko txokolatada ere bai frontoian.

Arratsalde jostagarria izan zen atzokoa Aiako txikientzat; izan ere, olinpiadak izan zituzten Lardizabal kirolgunean. Indarra baino gehiago abilezia eta punteria ona eskatzen zituzten probak jarri zizkieten antolatzaileek. Hala, 7 probaz osatutako zirkuituoa prestatu zuten, zeinari bi itzuli eman behar izan zizkioten ahalik eta puntu gehien biltzeko. Emaitzaz harago, ederki pasatu zuten parte hartzaileek.

Jolasek iraun zuten bitartean eguraldia lagun izan zuten, eta azken parte hartzaileak amaitu bezain laster euria hasi zen, zirimira. Gauzak horrela, frontoian bildu ziren haur zein guraso guztiak eta txokolate beroaz eta bizkotxoez gozatu zuten bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!