Aiako Pala Txapelketa Mistoa martxan da

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 27a, 18:00

Bigarrenez antolatu dute eta 46 lagunek eman dute izena orotara. Bost bikote 14 urtez azpikoetan eta hemezortzi 14 urtetik gorakoetan. Finalak urtarrilaren 7an jokatuko dira.

Atzo arratsaldean abiatu zuten II. Pala Txapelketa Mistoa Aian. Bi aste iraungo ditu, urtarrilaren 7an, larunbata, jokatuko baitira finalak. Hori bai, apenas hartuko dute atsedenik pilotariek ordura arte: Multzoen fasea urtarrilaren 3an amaituko da eta hurrengo egunean jokatuko dituzte finalerdiak. Dena den, abenduaren 30 eta 31ean ez da partidarik jokatuko, ezta urtarrilaren 1, 5 eta 6an ere.

Aurreko edizioarekin alderatuta, bikote gutxiagok eman dute izena 14 urtez azpikoen kategorian, bederatzi izan ziren lehenengo edizioan eta bost ari dira orain. Ondorioz, multzo bakarra osatu dute aurten eta bikote guztiek jokatu beharko dute elkarren aurka. Finalaurrekoetan, berriz, bikote onena laugarrenarn aurka arituko da eta bigarrena hirugarrenaren aurka.

Kontrara, handitu egin da parte hartzea 14 urtetik gorakoetan. Hemezortzi bikotek eman dute izena, aurrekoan baino bost gehiagok. Hala, lau multzotan banatu dituzte eta bakarra pasatuko da finalaurrekoetara.

Ikusi hemen Aiako II. Pala Txapelketa Mistoaren egutegia osorik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!