[INUZENTE EGUNEKO ALBISTEA] 'Aiako oina' jarri diote izena eta protoeuskeraren lekukotasunik zaharrena jasotzen du

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 28a, 16:00

Arranzadi zientzia elkarteko ikerlariek jakitera eman dutenez, K.a. III. mendekoa da Aiako Salekutzen abenduaren 12an topatu zuten objektua, eta inoiz atzeman duten protoeuskerazko idazkunik zaharrena jasotzen du. Hain zuzen ere, Irulegiko eskua baino bi mende lehenagokoa da Aiako oina.

Arranzadi zientzia elkarteko kideek berehala baieztatu zieten Aiako udal brigadako eta Ur Partzuergoko kideei Salekutzen abenduaren 12an topatu zuten objektua "oso berezia" zela, baina inolaz ere ez zuten espero ikerketek baieztatu duten adinako garrantzia izango zuenik. Aiako oina deitu diotena, K.a. III. mendekoa dela frogatu du C14 (Carbono 14) aintzinatasun frogak. Eta ez hori bakarrik; izan ere, objektua garbitu dutenean konturatu dira inoiz topatu den protoeuskerazko idazkunik zaharrena jasotzen duela piezak. Ikertzaileek azaldu dutenez, aintzinako gizakiek zulo eta kobazulo sarreretan jarri ohi zituzten horrelako oinak, barruan usain txarra zegoela adierazteko. Hortik etor omen liteke "oinek gazta usaina daukatela".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!