Bihar goizean Aiako Slaloma jokatuko da Ubegun industriagunean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko abe. 30a, 15:03
Ubengun industriagunean egiten da urtero Aiako Slaloma. (Aiora Larrañaga)

09:00etan hasita, egiaztapenak egingo dituzte epaileek, eta 10:00etan emango diote hasiera probari.

Lagun Artea Eskuderiak antolatuta, Ubegun industriagunea slalom pista bihurtuko da bihar. Urtea motor hotsez agurtzea ohitura bihurtu da azken urteetan, eta biharko saioan ere ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izango dute zaleek. 10:00etan hasiko da proba, baina 09:00ean hasiko dira epaileak ibilgailuei egiaztapenak egiten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!