90 lagunek parte hartu dute Aiako San Silbestre lasterketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 1a, 11:32

Aiarrek korrika eman zioten bukaera urteari, atzo arratsaldean, San Silbestre lasterketan parte hartuz.

Giro polita izan zen atzo arratsaldean, Aiako plazan. Izan ere, 17:00etan hasita, San Silbestre lasterketa egin zuten herrigunean barrena. Lehenik eta behin, haurren txanda izan zen, eta, ondoren, 12 urtetik gorakoek hartu zieten lekukoa. Guztira, 90 lagun inguru bildu ziren Aiako San Silbestrean, eta guztiak izan ziren txapeldunak, antolatzaileen esanetan, parte hartzea delako "garrantzitsuena". Bukaeran, sariak zozkatu zituzten parte-hartzaile guztien artean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!