Lorentz eta Ainitze Orbegozok irabazi dute II. Pala Txapelketa Mistoa

Andrea Zipitria 2023ko urt. 8a, 15:59

Atzo jokatu zituzten Gabonen bueltan antolatu duten II. Pala Txapelketa Mistoko finalak, eta 14 urtetik gorakoetan Lorentz eta Ainitze anai-arrebek irabazi zuten; 14 urte bitartekoetan, berriz, Intza Iturainek eta Xuban Illarramendik jarri zuten txapela.

Aiako pilotalekua jendez bete zen atzo arratsaldean; izan ere, II. Pala Txapelketa Mistoko finalak jokatu zituzten. 18:00etan ekin zioten lehenengo partidari. 14 urte bitartekoak lehiatu ziren aurrena: Intza Iturainek eta Xuban Illarramendik aurkari izan zituzten Maddi Cotano eta Eki Aizpuru. Lehia estua izan zen, eta puntu bakar batengatik gailendu ziren Intza eta Xuban.

Helduen kategorian honako herritarrak iritsi ziren finalera: alde batetik, Lorentz eta Ainitze Orbegozo eta, bestetik, Iban Aldalur eta Ainara Agirre. Hasieratik markagailuan aurre hartu zuten anai-arrebek, eta 20-12 bukatu zen partida.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!