Intxaustik eta Larrañagak erromeria eskainiko dute bihar Aristerrazun

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko urt. 14a, 11:22
Aristerrazuko plazan jendez beteta. (Ibon Errazu)

18:00etan emango diote hasiera Aristerrazuko erromeriari bihar, eta 21:00ak ingurura arte luzatuko da saioa.

Erromeria-zaleek hitzordua izango dute bihar Aristerrazun, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga igoko direlako Andatza Auzoko Aristerrazu plazako oholtzara, bertaratzen direnak dantzan jartzeko prest. 18:00etan hasiko da saioa, eta 21:00ak ingurura arte luzatzea aurreikusi dute antolatzaileek. Hala, Aristerrazuko Erromeria Elkarteak eskusoinu txikiaren eta panderoaren doinuan lagun artean dantza egitera gonbidatu dituzte herritarrak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!