Smartphonea eta tableta erabiltzen ikasteko ikastaroak eskainiko dituzte Aiako KZgunean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 17a, 09:53
Aiako kultur etxeko lehen solairuan dago KZguneko aretoa.

Hiru ikastaro antolatu dituzte otsailerako, doakoak izango dira eta Aiako Kultur Etxeko lehen solairuan dagoen KZguneko aretoan emango dituzte.

Aiako KZguneak hiru ikastaro antolatu ditu otsailerako, smartphonea eta tableta erabiltzen ikasteko. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira. Hona hemen xehetasunak.

Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastaroa otsailaren 2tik 10era bitartean izango da, 18:00etatik 20:00etara. 14 orduko ikastaroa izango da.

Google Aplikazioak zure Smartphonean ikastaroa, otsailaren 13tik 23ra bitartean izango da, 18:00etatik 20:00etara, eta 18 orduko ikastaroa izango da.

Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin ikastaroa otsailaren 24tik 27ra eskainiko dute, 18:00etatik 20:00etara, eta lau ordukoa izango da.

Ikastaroren batean izena eman nahi duten herritarrek tutor.aia@kzgunea.net e-postara idatzi dezakete.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!