Goiztiar ibiliko dira aiarrak Santa Ageda bezperan kantuan

Andrea Zipitria 2023ko ots. 1a, 12:53

Aiako talde bat Santa Ageda bezperan, kantuan.

Larunbatean, 09:00etan elkartuko dira Herriko plazan eta taldetan banatuta, kopla kantari ibiliko dira baserriz baserri; arratsaldean, berriz, herriko kaskotik barrena egingo da eskea.

Heltzear da otsailaren 4a, eta harekin batera, Santa Ageda bezpera egunez kopla kantari jarduteko usadioa. Ohiturei jarraituz, larunbatean goiztiar ibiliko dira aiarrak. 09:00etan jarri dute hitzordua, baserriz baserri eskean ibiltzeko. Dagoeneko eskerako ibilbideen eta taldeen berri eman dute.

Honakoak izango dira:

  • Haurreskola, HH2 ETA HH3: Laurgain.
  • HH4 ETA HH5: Kurpidea.
  • LH1/LH2 eta LH3: Andatza.
  • LH4/ LH5 eta LH6: Olaskoegia.

Dena den, Lardizabal Guraso Elkartetik azaldu dute elkartzen diren jende kopuruaren arabera, aldaketak egon daitezkeela.

Goizeko eskearen ondoren, atsedena hartuta, 17:00etan, elkartuko dira berriz ere. Arratsaldean, herriko kaskotik barrena ibiliko dira kopla kantari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!