Aiako XXIV. Kintopeko Idi Probetan izena emateko epea ireki da

Andrea Zipitria 2023ko ots. 7a, 09:35
Udaberria Saria lortzeko lehia, iazko martxoan, Aiako probalekuan. (Ibon Errazu)

Hiru jardunalditan jokatuko da txapelketa: aurrenekoa, martxoaren 3an; bigarrena, martxoaren 4an eta hirugarrena, martxoaren 6an. Izena emateko aukera, otsailaren 20ra arte luzatuko da.

Hilabete besterik ez da geratzen Aiako probalekuan XXIV. Kintopeko Idi Probak izan daitezen, eta Aiako Udalak jakinarazi duenez, ireki dute jada izen-ematea; otsailaren 20ra arte izango da aukera. Parte hartu nahi dutenek, Aiako udaletxean eman beharko dute izena. Zozketa, berriz, otsailaren 20an egingo da udaleko areto nagusian, 20:00etan. Bertan jakingo da zeintzuk hartuko duten parte, martxoaren 3, 4 eta 6an jokatuko diren probetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!