[EGUNERAKETA] Guztiz zabaldu dute Aia eta Zarautz arteko errepidea

Andrea Zipitria 2023ko ots. 25a, 12:50

Luizi baten ondorioz, atzo arratsaldean etenda gelditu zen Aia eta Zarautz herriak lotzen dituen GI-634 errepidea, baina Aiako Udalak KARKARAri adierazitakoaren arabera, jada guztiz irekita dago errepidea.

Luizi batek erabat moztuta utzi zuen Aia eta Zarautz lotzen dituen GI-634 errepidea atzo arratsaldean. Lurra, zuhaitzen bat edo beste, eta haitz handiak erori ziren errepidera.

Errei bat erabilgarri egon da atzo arratsaldetik gaur arte, baina Aiako Udalak KARKARAri adierazitakoaren arabera, jada guztiz irekita dago errepidea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!