Barrikotea antolatu dute Andatzan hilaren 18rako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 12a, 09:00
Andatzako auzo elkartea.

Gaur da Andatzako Auzo Elkarteak antolatu duen Barrikotean izena emateko azken eguna.

Euskal Herrian ohitura izan da egun berezietan eta lagun arteko otorduetan tamaina txikiko kupeletik sagardoa zuzenean hartzea. Usadioari jarraituz, hilaren 18rako, Barrikotea antolatu dute Andatzan. Auzo elkartean bertan izango da, 21:30ean hasita, eta sagardotegiko menua eta sagardoa eskainiko dute. 3o euroko prezioa izango du, eta bertan parte hartu nahi dutenek gaur izango dute izena emateko azken eguna.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!