Iraolak ez du hutsik egin Aiarako igoeran

Mireia Galarza Bastida - Urtzi Oteiza 2023ko mar. 26a, 10:30

32 automobilek hartu zuten parte atzo arratsaldeko lasterketan, eta antolatzaileek egindako aurreikuspen guztiak bete ziren; izan ere, bera zen faborito nagusia.

Joseba Iraolarena zen orain arteko Andatzatik Aiara Igoeran lortutako denborarik onena. Bera zen proba irabazteko faborito nagusia. Halaxe azaldu zuten astean zehar antolatzaileek igoeraren XVI. edizioa aurkezteko ekitaldian, eta aurreikuspenek ez zuten hutsik egin.

Aurtengoan, ordea, ez du lortu iazko marka hobetzea, baina berarena izan da denborarik onena. Hain zuzen ere, 1:40.319ko denbora lortu zuen atzo, iaz baino segundo bat gehiago kasik. Hala ere, bere aurkari zuzenak urruti utzi zituen, denbora tarte nabarmenarekin; zentzu horretan, aise irabazi zuela esan daiteke. 

Iraola jaun eta jabe izan zen errepidean, jarleku bateko ibilgailuen mailan, eta bere atzetik gelditu ziren, aurreko urtean bezala, Arkaitz Ordoki eta Garikoitz Flores. Ordokik 1:46.935eko denbora egin zuen, eta bere atzetik izan zen Flores. Berak 1:51.757ko denboran amaitu zuen proba.

Ezbehar bat ere gertatu zen atzoko proban. Hain zuzen, Jose Antonio Lopez Fombonak istripua izan zuen bere autoarekin, eta ibilgailuren aurrekaldea erabat apurtuta geratu zen kolpearen ondorioz. 

Hona hemen atzoko probaren sailkapena.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!