[EGUNERATUA] Arruti baserria eta Errota bitarteko bidean dagoen semaforoa martxan dago

Karkara 2023ko mar. 28a, 12:56

Errepide horretan dagoen semaforoa matxuratu egin da goizeko lehen orduetan, baina Aiako Udalak jakinarazi duenez, dagoeneko konpondu dute eta martxan dago.

Arruti baserria eta Errota bitarteko bidean jarrita dagoen semaforoa matxuratu egin da gaur goizean. Horregatik, bide hori ez erabiltzea gomendatu die Aiako Udalak herritarrei, eguneko lehen orduetan. Bada, udaletik azaldu dutenez, konpondu dute dagoeneko semaforoa. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!