Bideoa: Igandean herri-kirol jaialdia jokatu zen Aian

Usua Garin - Urtzi Oteiza - Andrea Zipitria 2023ko api. 4a, 11:21

Igandean, Txakolin Eguna izan zen Aian, eta arratsalde partean, herri-kirol jaialdia jokatu zen pilotalekuan.

Aiako Txakolin Egunaren baitan, herri-kirol jaialdia egin zuten igande arratsaldean. Herriko pilotalekua jendez bete zen Gipuzkoako Binakako Aizkora Txapelketa eta Lau Arroa Emakumezkoen Harri-Jasotze Txapelketako kanporaketa ikusteko. Aizkoran, hiru bikote aritu ziren lehian, eta Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Iñaki Azurmendi nagusitu ziren.

Bestetik, Lau Arroa Emakumezkoen Harri-Jasotze Txapelketako kanporaketan bederatzi harri-jasotzaile atera ziren plazara eta lau sailkatu ziren finalerako: Lur Errekondo, Maddi Gesalaga, Lierni Osa eta Ainitze Zumeta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!