Aste multikulturala ospatuko du Aiak

Andrea Zipitria 2023ko api. 15a, 16:00

Asteazkenetik hasi eta igandera arte, sei ekitaldi egingo dira herrian, kulturaniztasuna abiapuntu hartuta.

Datorren astean Aste Multikulturala ospatuko dute Aian. Hain zuzen ere, Aiako Udalak, Xatur gaztelekuak, Aiako Lardizabal Herri Eskolako Guraso Elkarteak eta Aiako Gazte Asanbladak elkarlanean osatu dute egitaraua, eta asteazkenetik hasi eta igandera bitartean sei ekintzak jantziko dute Aia kolorez.

Hona hemen egitaraua, egunez egun:

Egitaraua

Asteazkena, 19

17:00, kultur etxean, haurrekin solasaldia.

19:00, kultur etxean, helduekin solasaldia, Oscar Alvarez Gila EHUko irakaslearekin eskutik.

Ostirala, 21

18:30, kultur etxean, arrazakeriaren inguruko hitzaldia.

19:30, herriko tabernetan, 'Trivial' potea.

Igandea, 23

11:30, herriko plazan, kultura ezberdinetako jakiak dastatzeko aukera.

12:30, herriko plazan, Eduardo Baranzanoren kontzertua.