Aitor Arregi Eizagirre izango da EH Bilduren alkategaia, Aian

Andrea Zipitria 2023ko api. 18a, 10:15

Aitor Arregi Eizagirre. (EH Bildu)

"Gogotsu" eta "arduraz" hartzen du erronka Arregik. Gainera, gaur bertan eman dute jakitera zerrenda guztia.

Aitor Arregi Eizagirre Ximel aukeratu dute Aiako EH Bilduren alkategai maiatzeko udal hauteskundeetarako. Arregik azaldu du "gogotsu" eta "arduraz" hartzen duela erronka; "talde eder baten ordezkari naiz". Zentzu honetan zehaztu du profil ezberdinez osatutako zerrenda aurkeztu dutela. Tartean dira "langile, irakasle, ingeniari, ikasle edota jubilatuak". Guztien helburua da, "Aiako herria hobetzea".

Gaur eman dute jakitera, halaber, zerrenda. Honakoa izango da Aiako EH Bilduren zerrenda:

1. Aitor Arregi Eizagirre
2. Irati Eizagirre Agirre
3.Gontzal Alday Salaverría
4. Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
5. Odei Sallen Molinero
6. Maitane Arrillaga Aldalur
7. Aritz Arruti Mintegi
8. Naroa Eizagirre Ubegun
9. Gaizka Iruretagoyena Zubizarreta
10. Nerea Artola Pascual
11. Inaki Telleria Astigarraga
Ordez. Eithne Arruabarrena Gurrutxaga
Ordez. Joseba Arrillaga Aldalur