Gaur iluntzean abiatuko dute Pagoeta Fest jaialdia Aiako Zingira kanpinean

Andrea Zipitria 2023ko api. 21a, 11:41

Asteburuan arte eszenikoek hartuko dute Zingira Kanpina. Gaur 20:00etan abiatuko dute Pagoeta Fest jaialdia eta asteburu osoan zehar askotariko jarduerak egingo dituzte bertan.

Pagoeta Fest jaialdia antolatu dute astebururako Aiako Zingira kanpinean, gaurtik igandera bitartean. Artea, zirkua, musika eta umorea uztartuko ditu topaketak, eta horretarako familia osoari zuzendutako askotariko ikuskizunak, kontzertuak, jokoak, ibilaldi eszenikoak eta instalazio artistikoak antolatuko dituzte. Bertan parte hartuko dute Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako eta Frantziako artistek eta konpainiek: Barre Taldea, Jean Philippe Kikolos, Teatro Sobre Ruedas, Maite Guevara, Las XL, Las Polis, Nando Caneca, Domi Circo, Maleta Company eta Cie Balancetoi.

Jaialdiko sarrerak salgai daude Zingirarte.eus atarian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!