Txakolin Bazkaria egingo dute Andatzan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko api. 23a, 15:04

Andatzako auzo elkartea.

Andatzako auzo elkarteak antolatu du bazkaria maiatzaren 20rako. Dena dela, izena emateko epea maiatzaren 7an itxiko dutela jakinarazi dute.

Andatzako auzo elkarteak ekimen mordoa antolatzen ditu urtean zehar auzoa girotzeko, eta maiatzaren 20rako Txakolin Bazkaria antolatu dute elkartean bertan. Otordu ederra egitea da asmoa, eta honakoa izango da menua: gildak, bisigua, txuleta, postrea, kafea eta kopa.

Bazkariaren prezioa 40 eurokoa izango da buruko. Maiatzaren 7a izango da bertan izena emateko azken eguna.