Bihar arratsaldean erromeria izango da Aristerrazun

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko api. 22a, 16:34

Apirilaren 16ko erromeria Aristerrazun. (Andatzako Erromeria Elkartea)

Imanol Astiasaran eta Unai Andonegi trikitilariek girotuko dute saioa.

Bihar, arratsaldean, erromeria izango da Aristerrazun, eta Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak saiora gonbidatu ditu. 18:00etan hasiko da Imanol Astiasaran eta Unai Andonegiren emanaldia, eta trikitilariak bertaratzen direnak dantzan jartzeko prest igoko dira oholtzara. 21:00ak ingurura arte arituko dira eskusoinu txikia eta panderoa jotzen.