Asteburu ederra izaten ari da Pagoeta Fest jaialdian

Aritz Mutiozabal 2023ko api. 23a, 11:40

Jendea gogotik ari da gozatzen Aiako Zingira kanpinean antolatu duten familia giroko topaketan.

Ostiraletik hasi eta gaur bitartean Pagoeta Fest jaialdian murgilduta daude Aiako Zingira kanpinean. Familia giroan eta Pagoeta Natur Parkeak eskaintzen duen ingurune paregabean, arteaz, zirkuaz, musikaz eta umoreaz gozatzen ari dira gogotik.

Askotariko ikuskizunak, kontzertuak, jokoak, ibilaldi eszenikoak eta instalazio artistikoak antolatuko dituzte, eta bertaratu direnak gozatu ederra hartu dute. Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako eta Frantziako artistek eta konpainiak ari dira parte hartzen, eta jaialdia esperientzia ezin hobea izaten ari da.

Argazkiak: Zingirarte