Roman Berloso herritarren galderak erantzuten hasi da

Erredakzioa 2023ko mai. 22a, 15:50
Roman Berloso herritarren galderak erantzuten hasi da

Datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, Aiako Batzarre Burujabetzaren hautagaia izango da Roman Berloso, eta hasi da herritarren galderei zuzenean erantzuten.

1. Karkarari Maiatzaren 9an emandako elkarrizketan honakoa adierazi duzu: "azpimarratu nahiko nuke guk ez dugula proposamenik, batzarraren asmoa da herriak berriz ere hitza berreskuratzea". Aldiz, sare sozialetan zabaldu duzuen bideoetan bai aipatzen dituzue zenbait gai zehatz: landa eremuak, baserriak, erromeriak... Bereziki eskaera zehatz horiek nabarmentzea nork erabaki du? Herri eta auzo batzarrak egin al dira Aiako herritarren kezka edota edota eskaera nagusiak horiek direla, eta ez beste batzuk, ondorioztatzeko?
Peio

Kaixo,
aipatzen dituzun gaiak oraingoz osatutako batzarrean hartutako erabakiak dira. auzo ezberdinetan eta herrian bertan zazpi batzarre egin dira eta gai horiek eta beste hainbat ez ditugu eskaera moduan eduki, baizik eta herrian lantzeko gaiak bezala aipatu dira. batzarrea sortzen hari da, proposamenak bertatik irten behar dira eta danon arteko erronka bezala landu behar dugu.

2. Martxoaren 23an Bilbon aurkezturiko "Burujabetza - Demokrazia Zuzena" "https://independentea.eus/euskal-herrirako-proposamen-sozio-politikoaren-oinarrizko-ardatzak/ egitasmoaren parte da zuen taldea, eta besteak beste Orio zein Zarautzen hautagaitzak lortzeko egin ziren sinadura bilketa garaian argazki bateratuak atera zenituzten herri horietako zuen mugimenduko partaideekin. Zuen mugimenduko burujabetza.eus orrian hau adierazten da http://burujabetza.eus/wp-content/uploads/2023/03/PROPOSAMEN-SOZIOPOLITIKOA-LH.pdf "Bizi garen herrialdearen berezko ezaugarriak kontuan hartuta, plataforma guztiek kontseilu koordinatzaile eta aholkulari moduko baten, Biltzar baten, egon beharko lukete presente bere ordezkaritza batekin; alde batetik gure izaeraren berezko gai orokorrei erantzuteko eta bestetik, Batzarreen arteko elkarlana gauzatzeko, hauen arteko esperientzien trukea eta guztien hobekuntza erraztuz, Batzarre bakoitzaren burujabetza eta erabakitzeko gaitasuna oztopatu gabe. " GALDERAK: Zer harreman eta koordinazio mota izango duzue "Burujabetza" mugimenduarekin? Zein gai landuko dira Aiaz kanpoko Kontseilu horretan?
Peio

Martxoaren 23an Bilbon aurkezturiko ¨Burujabetza-Demokrazia zuzena ¨ren proposamena herri bakoitza bere batzorde burujabearekin lantzeko bidea da. hortik gora ez daukagu inongo estrukturarik, proposamen bat eta gure batzarrea aurrera eramateko bidea erakutsi digu. herri bakoitza burujabe da beren batzarre eta erabakietan. beste herrietan batzarreak aurre egiten dutenean herritarrok erabakiko dugu nola jarraitu, baina oraingoz Aia lantzea da gure helburu eta lehentasuna.

3. "Burujabetza" mugimenduaren sorrera manifestuan https://burujabetza.eus/eu/burujabetza/ hau adierazten duzue, mugimendua sortzeko aurrekari-arrazoi moduan: "Pandemiak sortu duen egoera sozio-politikoak Euskal Herrian dauden aukera politiko guztiak era berezian bildu ditu. Egia eta demokrazia izan dira kaltetu nagusiak, pandemiari aurre egiteko diktadurei dagozkien mekanismoak erabili izan direlako eta euskal gizartearen eskubide indibidual eta kolektiboen murrizketa eta urraketa nagusitu direlako. Testuinguru horretan, argi eta garbi ikusi ahal izan dugu aukera politiko ultraeskuindar eta kontserbadoreak bat etorri direla aukera politiko nazionalista eta ezkerrekoekin, estatalista zein independentista.".... GALDERAK: Iritzi propiorik izan ez eta Aiako herritarron ahotsa ordezkatu besterik ez duzuela egingo esaten dezutenez, pandemiaren inguruan egiten duzuen balorazioarekin Aiako herritarrok bat egiten dugula uste al duzue? Zein auzo edota herri batzarretan oinarritzen zarete horretarako? Zergatik gai zehatz batzuen inguruan bai duzue iritzi propio eta partikularra, beharbada ez datorrena bat herritarren gehiengoaren iritziarekin?
Peio

Aiako batzarre burujabeak ez du pandemiaren inguruan hitz egin, herriak honen inguruan balorazio bat egin nahi badu batzarretan lantzeko beste gai bat izango litzake.

¨Burujabetza¨mugimenduaren aurkezpenean, pandemian inguruan izan ziren eskubide indibidual eta kolektiboen murrizketak aipatu eta salatu zituzten proposamena azaldu eta bultzatu zutenak eta ez beraiek bakarrik zeren auzitegi konstituzionalak ere bizi izan genituen erabaki eta egoerak kondenatu zituen bere garaian.

Gai guztiak dira batzarrean lantzeko eta gu bozeramaile eta ordezkari lana egiten hari garenez, herritar guztien iritzia jaso eta landu nahi dugu.

4. Covid bakunazioaren aurkako Bizitza Plataformak babestu egin ditu Aiakoa bezalako "Burujabetza" Plataformak. Bizitza Plataformaren eskaerekin bat egiten al duzue?
Eli

Aiako batzarre burujabeak, Aiako herritarren eskaerekin bat egiten dugu eta herritarron hitza kontuan hartzea da gure lehentasuna. Batzarre honek ez du inongo loturik ez bizitza plataformarekin eta ez beste inongo taldeekin.

5. Covid bakunazioaren aurkako Bizitza Plataformak babestu egin ditu Aiakoa bezalako "Burujabetza" Plataformak. Bizitza Plataformaren eskaerekin bat egiten al duzue?
Eli

Aiako batzarre burujabea, herritarren hitza kontuan hartzeko sortu den plataforma bat da, beraz herritarron artean erabaki beharko dira gai guztiak, baita galdetzen duzuna ere.

6. Kaixo Roman. Maiatzaren 28an zuen botoak erabakiorrak badira udal berria aukeratzeko, zein da zuen asmoa?
Ainhoa

Egoera horretara iristen bagara, denon artean erabakiko dugu.

7. ABB-ren ustez berak antolatutako auzo batzarrak auzoaren ordezkaritza aitortzeko zilegitasuik ba al dute? Demagun 100 bizilaguneko auzo batean 5 bizilagunek hartzen dutela parte ABB-k antolatutako batzarrean. Batzarraren iritzia auzoaren iritzitzat hartuko al luke ABBk? Ala auzoko ABBko jarraitzaileen iritzia izango litzake? Zein partehartze minimo izan beharko luke auzo batzar batek auzoaren iritzia ordezkatzearen zilegitasuna aitortzeko? ABB-k antolatu eta bideratuko al lituzke batzar horiek, ala alkatetzak egingo luke?
Gurutze

Batzarre hau sortzeko arrazoietako bat, auzoetako beharrak udalera iristeko izan da, herritarrek beren hitza azaldu eta danon arteko erabakiak hartzeko. Batzarrea sortu berri dago eta denon artean sendotzeko.

Azkenengo hauteskundeetan heren bateko abstentzioa egon zen. Egoera honek herritarron parte handi baten pasibotasuna azaltzen digu. Orain arte gizarteari erakutsitakoa, botoa eman eta lau urtez herriko antolamendu, erabaki eta garrantzizko gaitaz ahaztu edo delegatzea izan da.

Egia da, egun batetik bestera ez dugula herritar guztion parte hartzea izango, baino denborarekin partaidetza handitzea da gure helburua, herritarrok gure arduraz eta burujabetzaz herria aurrea eramateko.

Gurutze, zure ustez udalak ehuneko zenbateko hartzen ditu orain auzoetako eta herri mailako erabakiak?

8. ABB partitokraziaren aurka omen dago, eta, bestetik, herriaren hitza entzun eta errespetatu besterik ez dutela egingo, bozeramaile lana eginez, diote. Maiatzaren 28an aiarren gehiengoak beste hautagai eta zerrenda batzuei ABBri baino babes gehiago ematen badio, ABB-k onartuko al du aiarron erabakia? Ala berak antolatutako batzarreak, partehartze txikia izanda ere, aiarron gehiengoak aukeratutako udal ordezkariek baino zilegitasun gehiago dutela pentsatzen jarraituko al du?
Eneko

Noski, Aiako Batzarre Burujabeak herritarron erabakia onartuko duela eta hauteskunde ondoren batzarrea herritarron kezkak, beharrak eta hitza udalera eraman nahi ditu, kolore politiko gabeko herri plataforma bezala.

Badakigu egun batetik bestera zaila dala jendeak proposamen berri hau barneratzea, baino pixkanaka herritarrak hari dira batzarre hau denona dela ulertzen eta partaidetza handitzea da gure helburua.
Batzarrearentzat hauteskundeak ez dira lehiaketa bat, baizik eta herritarren hitza udalean kontuan hartzeko aukera bat, eta ez lau urtetan behin egiten diren bozkatan bakarrik, egunerokotasunean eta herriko gai guztietan baizik.
Antolaketa horizontalari lekua ematea da gure helburua, ideia hau zabaldu, partekatu eta denborarekin normaltzat hartzea.

Agurra

AIAKO BATZARRE BURUJABEAren helburua kolore politikorik gabe, herri batzarre edo plataforma bat sortzea da, herritarren beharrak, kezkak, proposamenak... hauteskunde garaiaz kampo, udalera eramatea eta udaletik datozen gaiak herritarrei jakinaraztea da.
horrela antolamendu horizontala lortuz, bizilagun guztion artean herriko erabakiak hartuz.
Herria lantzeko norberaren partaidetzaren inguruan hausnarketa proposatzen degu.


IZAN ZIRELAKO GARA ETA GARELAKO IZANGO DIRA!


KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!