Aristerrazuko erromeria lekualdatu egingo dute asteburu honetan

Andrea Zipitria 2023ko mai. 18a, 09:43

Aiako kaskoan eskainiko da erromeria. Hain zuzen ere, Jon Ostolaza eta Andoni Larrañaga igoko dira oholtzara. Aurretik, Gipuzkoako Harri Txikien harri-jasotze txapelketa jokatuko da.

Asteburuko erromeria Aristerrazun izan beharrean, Aiako kaskoan izango da. Jon Ostolaza eta Andoni Larrañaga igoko dira oholtzara. 

Igande honetan Asentzio feria izatekoa zen Aian, baina antolakuntzak feria ez egitea erabaki du. Hala ere arratsaldean bi ekimen izango dira: 18:00etan Gipuzkoako Harri Txikien harri-jasotze txapelketa jokatuko da eta ondoren izango da erromeria.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!