Festa giro bikaina izan da Armendigainen, lehenengo aldiz antolatutako jai autogestionatuan

Andrea Zipitria 2023ko mai. 22a, 10:53

Larunbatean izan zen Armendigaineko bizilagunek antolatutako festa autogestionatua. Antolatzaileek adierazi dutenez, "egun zoragarria" igaro zuten, mota askotako ekitaldiez gozatu ondoren.

Armendigaineko bizilagunek egun bateko festa eguna antolatu dute aurten, lehen aldiz. Armendigainen bertan hasi zituzten ekintza guztiak, eta goizean goizetik batu zen jendea bertan.

Eguraldi iragarpena, ordea, ez zen oso ona izan, eta bazkaria lekualdatu egin behar izan zuten; Aiako probalekuan egin zen azkenean. Dena den, festa giro bikaina izan zela azaldu dute antolakuntzako kideek.

Argazkiak: Armendigain Jai Herrikoia

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!