Odol ematea izango da astelehenean

Andrea Zipitria 2023ko urr. 21a, 15:00

Odola eman nahi duten herritarrek astelehen goizean deitu beharko dute  943 00 78 84 telefono zenbakira, hitzordua eskatzeko. 

Urriaren 23, astelehenarekin, odol ateratzea egingo da Aian. Ohi bezala, eskola zaharreko zaintza gelan izango da hitzordua, 16:30etik 20:10era. Jende pilaketak saihesteko, odola emateko moduan daudenak aurrez hitzordua hartu beharko dute. Horretarako, 943 00 78 84 telefono zenbakira deitu beharko da egunean bertan, goizean zehar.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!