Udal eta foru hauteskundeak 2023

"Egitearen gainetik, egiteko formak aintzakotzat hartu behar dira"

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 26a, 20:30

Igandeko hauteskundeen aurreko azken ekitaldia egin du  Aiako EH Bilduk plazan.

Udal eta foru hauteskundetako kanpaina amaierako ekitaldi politikoa egin du gaur arratsaldean Aiako EH Bilduk, herriko plazan. Bertan izan dira protagonista Aiako alkategai Aitor Arregi, Orioko alkategai Anuska Esnal eta EH BIlduko legebiltzarkide Rebeka Ubera.

Ekitaldian zehar, EH Bilduk herrirako dituen proiektuez gain, udaleko jarduna herritarrengana hurbiltzearen garrantziaz mintzatu dira. "Egitearen gainetik, egiteko formak aintzakotzat hartu" behar dela nabarmendu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!