8. Usakume Colombaireen Tiraketa antolatu dute Andatzan

Andrea Zipitria 2023ko mai. 31a, 09:15

Aristerrazu zelaian izango da tiraketa, ekainaren 11n igandearekin, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 17:30era. Izen-ematea zabalik dago jada.

Ekainaren 11n, igandearekin, 8. Usakume Colombaireen Tiraketa izango da Aian. Loatzo Tiro Elkarteak antolatu du proba, Andatzako Auzo Eskola elkartearen laguntzarekin.

Aristerrazu zelaian izango da tiraketa, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 17:30era. 18 metroko distantziatik egin beharko dute tiro parte hartzaileek, sei tiratzaileko serieetan. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko, 50 euroan. Beteranoek 33,25 euroan izango dute izena emateko aukera, eta emakumeek zein juniorrek, 16,50 euroren truke hartu ahal dezakete parte.

Sariei dagokionez, 2.000 euro emango dituzte dirutan.

Ondorengoak izango dira banatuko dituzten sariak:

  • 1. saria: 565€, txapela, txakolina, sagardoa, oparia
  • 2. saria: 365€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 3.saria: 265€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 4.saria: 195€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 5.saria: 165€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 6.saria: 115€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 7.saria: 105€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 8.saria: 85€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 9.saria: 75€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 10.saria: 65€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 11.etik 40.era, oparia

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!