Yoga saioa izango da bihar, Iturraranen

Andrea Zipitria 2023ko eka. 2a, 10:30

Bihar izango da ekimena, adin guztietako herritarrei zuzendutako yoga saioa Aiako Iturraran parketxean. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Yoga Jivamukti saioa antolatu dute Aiako Iturraran parketxean. Bihar izango da saioa, 10:00etatik 12:00etara, eta Laura Rothek gidatuko du. Asmoa da natura ezagutzeko beste modu bat eskaintzea. Eguraldiak lagunduz gero, lorategi botanikoan egingo dute ekimena; txarrarekin, berriz, Iturraran parketxean.

Jarduera adin guztietako pertsonei zuzendua dago, baina aurrez izena eman beharko da. Erreserbak egiteko edo informazio gehiago eskuratzeko, 943 83 53 89 telefonora deitu edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi behar da.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!