Pagoeta Eguna berreskuratzeko ilusioz abiatu dira aiarrak tontorrera

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko eka. 4a, 10:38
Pagoetako tontorrera abiatu aurretik plazan bildu dira aiarrak. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Mendi buelta egin ondoren, 14:00ak inguruan, herri bazkaria egingo dute plazan. Iluntzean, berriz, Aristerrazuko erromeriara dantza egitera joateko deia egin du Gazte Asanbladak.

Pagoeta Eguna berreskuratu dute Aian, Aiako Gazte Asanbladaren ekimenez, eta gaur 10:00etarako jende asko bildu da herriko plazan, Pagoetako tontorrera taldean igotzeko asmoz. "Ilusioz" heldu dira aiarrak hitzordura eta "gogoz" abiatu dira tontorrera.  Mendi buelta egin ondoren, lagun artean herri bazkaria egingo dute plazan, eta iluntzean Aristerrazuko erromeriara dantza egitera joateko deia egin du Aiako Gazte Asanbladak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!