Andatzako San Pedro jaietako egitaraua, prest

Erredakzioa 2023ko eka. 11a, 14:53
Auzoko gazteen arteko herri kirol jaialdia egin ohi dute San Pedro egunean. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Andatzako San Pedro jaiak ekainaren 28an abiatuko dituzte, asteazkenarekin, eta igandera arte egunero izango da festaz gozatzeko aukera Andatzan.

Andatza auzoko San Pedro jaiak ate joka dira, eta auzoko festa batzordea hasi da egitaraua banatzen.

EGITARAUA

Ekainak 28, asteazkena
- 18:00etan, txupinazoa jaiei hasiera emateko.
- 21:30ean, Mutil Ardoko elkartekideen afaria auzo elkartean. Izena eman daiteke elkartean bertan edo 608 08 47 48 telefono zenbakira idatzita.

Ekainak 29, osteguna, San Pedro eguna
- 10:30ean, meza nagusia.
- Jarraian, jubilatuen hamaiketakoa. Elkartean hamaiketakoak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero 608 08 47 48 telefono zenbakira idatzi daiteke.
- 12:30ean, herri kirolak Udane Ostolaza eta Anitze Zumeta harrijasotzaileen eta auzoko gazteen eskutik.
- 14:30ean, erretiratuen bazkaria.
- 17:00etan, herriko pilota txapelketa.
- Gauean, elkarteak afariak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero, idatzi 608 08 47 48 telefono zenbakira.
- 22:00etan, erromeria Izer eta Alabierrekin.

Ekainak 30, ostirala, Umeen eguna
- 10:30ean, meza nagusia.
- Jarraian, umeen jolasak.
- 16:30ean, oilasko biltzera irtengo dira auzoko gazteak trikitilariekin.
- 17:00etan, puzgarriak.
- 21:30ean, mus txapelketa azkarra. Izen-ematea 21:30etik 22:00etara.

Uztailak 1, larunbata

- 12:30ean, poteoa auzoan zehar Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus trikitilariekin.
- 14:00etan, bazkaria trikitilariek alaituta: helduak 35 euro eta 12 urte arteko haurrak 15 euro. Tiketak erosteko 608 08 47 48 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar da. Horretarako azken eguna ekainaren 23a izango da.
- Gauean, elkarteak afariak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero, idatzi 608 08 47 48 telefono zenbakira.
- 22:00etan, erromeria Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus trikitilariekin.

Uztailak 2, igandea

- 12:00etan, herriko pilota txapelketa.
- 17:30ean, Gipuzkoako 2. mailako Aizkora Txapelketako finala.
- Jarraian, sagardo dastaketa Naira eta Izarra trikitilariek girotuta.
- Gauean, elkarteak afariak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero, idatzi 608 08 47 48 telefono zenbakira.
- 21:30ean, erromeria Naiara eta Izarra trikitilariekin.
- Gau erdian, traka zaratatsua jaiei bukaera emateko.

Uztailak 15, larunbata

- Oilasko biltzeko afaria elkartean. Izena emateko 608 08 47 48 telefono zenbakira idatzi behar da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!