[IRITZIA] Aiako Batzarre Burujabearen hauteskunde ondorengo hausnarketa

Aiako Batzarre Burujabea 2023ko eka. 11a, 10:30

Aiako Batzarre Burujabeak ondorengo artikulua helarazi dio Karkarari, hauteskundeak pasa ondoren.

Lehenik eta behin, eskerrak eman, hilabete eskasean sortutako Herri Batzarre edo plataforma berri honen alde bozkatu duzuen guztioi.

Batzarrearen asmo nagusia hasieratik udaletxean lekua hartzea izan da eta helburua lortu dugu. Herriko bizilagun guztiak ordezkatu eta ahotsa emateko, bai alderdi politiko ezberdinetako hautesleei, bai abstenitu direnei eta baita sortutako plataforman kudeaketa sozialerako aukera berri bat ikusi dutenei ere. Aiako Batzarre Burujabea guztiontzat da, bereizketarik gabe.


Beheko grafikoan ikus dezakegunez, boto gehien lortu dituen alderdiak, EAJk, aurreko hauteskundeetan baino 63 boto gutxiago lortu ditu, oraingoan boto guztien %48,4 eta 11 zinegotzietatik 6 lortu ditu, naiz eta ez jaso boto guztien erdia ere. Bigarren alderdirik bozkatuenak, EH Bilduk %38,34 lortu du, 32 boto gutxiagorekin zinegotzi bat galdu du, 5 zinegotzi izatetik 4 izatera. PSOEk 18 boto lortu ditu, 2019ko hauteskundeetan baino 5 gutxiago, %1,79, udalean ordezkaritzarik lortu gabe. Aiako Batzarre Burujabeak, ABBk, 105 boto berri lortuta, bozken %10,45arekin zinegotzi bat lortu dugu.


Datu hauekin ikus dezakegu Udaleko zinegotziak ez direla alderdi politiko edo hautesle talde bakoitzak jasotako botoen proportzioan banatzen. Hautagaitza bozkatuenei mesede eta gutxien bozkatuenari kalte egiten dion, D'hondt metodoa aplikatzen baita, gure herriaren kasuan, botoen erdia ere lortu gabe 11tik 6 zinegotzi edukitzea lortzen
duena, Parte hartzea % 64,40koa izan da, iaz baino % 1,49 puntu txikiagoa. Hau da, abstentzioa igo egin da eta honen inguruan herritar guztiak ere, hausnarketa sakon bat egin beharko genukeela iruditzen zaigu.


Hauteskundeen balorazioa egin ondoren, Aiako Batzarre Burujabea bultzatzen ari garenok, berriro ere eskerrak eman nahi dizkizuegu ekimen honetan konfiantza jarri dezuen guztioi. Gure asmoa herri mailan bilerak eginez lanean jarraitzea da eta gerturatu eta bilera horietan zuen ekarpenekin parte hartzera animatzen zaituztegu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!